XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Jauna... Morgan - egin zuen oihu lehiaz -. Lapurtu... egin dute... bandidoek! - Nor?- galdetu zion oihuka filibustariak.
- Konteak... harrapatu gaitu... ustekabean... eta Ventimigliako andereñoa... eraman egin du!...
Piztia zaurituaren aiuriari jarein zion Morganek, bi pauso atzerantz emanez, eskua bihotz gainean zuela.
Ohituraz hain lasaia eta hotza zen gizon hura itxuraldaturik zegoen memento hartan saminaren saminez.
Haren gizonak ere, On Rafaelek ekarritako berria
- Entzun diezaiogun!- esan zuen Pierrek -.
Argitasun hoberik eman ezazu, On Rafael! - Landatzaileak ahalik eta ongien eman zuen haik abiatu ondoren karibearen
- Panamara! Panamara daramate!- egin zuen oihu Morganek, etsipenezko doinuz.
- Bai, jauna - esan zuen On Rafaelek.
- Ongi entzun al duzu?- galdetu zion Pierrek.
- Oraintxe entzuten dizuedan bezalaxe.
Berri hark erabat abaildurik, untzi karelaren kontra jarri zen Morgan, bekokiari zerion izerdia xukatuz.
- Maite duzu, ezta?- galdetu zion Pierrek harengana hurbildurik.
- Bai!- ihardetsi zion filibustariak.
- Ba nekien! Zer egin behar dugu konte madarikatu horren eskuetatik bigarrenez ateratzeko? Zenbat maite zaitugun eta zer egiteko gauza garen ere ba dakizu.